Ikastola gehienetan ordenagailuek garrantzi izugarria dute ( hezkuntza sailak eskola 2.0 kanpaina jarri du eskola guztieta) adibide bezala. Lanak bertan egin behar dira, informazioa bertatik jasotzen da…Beraz, argi daukagu ordenagailuek gure gizartean hartzen ari den garrantzia. Honek abantail handiak ditu; informazioa errezago aurkitzen da,( bai euskaraz bai gaztelaniaz ere) eta askoz sakonagoa baita bilatzen den informazio hori ( sustatu.com; blogak.com bezalako orrialdeetan). Baita ere informazio batzuekin alderatzeko azkartasuna ematen du.
Erosotasunaren aldetik ere, oso erraza da, informazio orri bat baino gehiago izan dezakezu zabalik, eta aldi berean beste gauz abatzuk egin ditzakegu ( musika entzun, beste web orri bat zabaldu..) Baina denak ez dira abantailak izango, desabantailak ere ageri dira. Sare-sozialak gaur egun gizarteko tontorrean daude. Hasieran aisialdi moduan hasi zen baina orain ez da aisialdia bakarrik; Sare- sozial horiek ( tuenti, badoo, facebook, twitter) arazoak besterik ez diete ekartzen gaur egungo gazteei. Gazteek goian aipatutako sare sozialak ez ezik orain Fotolog ere erabiltzen hasi dira…honek buruhauste gehiago ekar diezaioke gaur egungo gazteei.
Marketing enpresek ere sare sozialetara asko jotzen dute marketingerako oso baliogarria delako baina enpresak beraien artean komunikatzeko ere erabiltzen dutre sare sozial hauek ( lehen aipatutako tuenti, facebook, twitter).
Beraz, XXI. Mundu honetan sare sozialak eta orokorrean ordenagailuek daukaten garrantzia azpimarratu behar da. Ondorio bezala esan daiteke ordenagailurik gabe ez garela ezer mundu honetan!!
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen!!
TEKNOLOGIA BERRIEN ALDE ONAK ETA TXARRAK
Teknologia berriei buruz hitz egiterako orduan, aipatu beharreko lehenengo gauza hau da: Teknologia berriak etorkizunean izango duen boterea oraindik ezin dela neurtu. Egun, ordenagailuek batez ere, indar handia daukate gure gizartean. Hasieran pentsaezina zen teknologiak, beste edonolako aurrerapenak alde batera utziko ditu.
Gaur egungo gizartean, ordenagailuak garrantzia handia dauka. Gero eta leku handiagoa hartzen ari da esparru guztietan, eta honek bere alde onak eta txarrak ditu.
Lehenik eta behin, gaur egungo jende askok ez daki teknologia hau guztiz ondo erabiltzen, beraz, honek arazo batzuk dakartza gaur egungo sozietatean mugitzeko; lanean kasu.
Beste alde batetik, lehen esan bezala ordenagailuak garrantzia izugarria dauka, beraz, haurrei txikitatik barneratzen zaie guzti hau. Bereziki ikastoletan teknologia honen beharra izaten dute, bai haurrek informazioa bilatzeko eta baita ariketak egiteko ere.
Ikastola batzuetan, 6 urteko haurrek, gela bakoitzean ordenagailu bakar bat izaten dute, beste batzuetan aldiz ume bakoitzak bere ordenagailua izaten du. Etxeko lan asko emailez bidaltzen dira, eta lanak ere ikastolen sareetan zintzilikatzen dira.
Orain dela zenbait urte hau pentsaezina zen, ia ez zuten ezta koadrodun koadernoa erosteko dirurik ere. Gaur egungo egoerak aldiz, ordenagailurik ez duenak ezin du gizartearen martxa behar den moduan jarraitu. Hemendik urte batzuetara ikastoletan, lantegietan… azken batean leku guztietan, teknologia hauek guztiz txertatuta egongo direla esaten da. Beraz, egia izango da teknologiak berriek jan egingo gaituztela? Non egongo da gizakien lekua gizartean?
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen!!
INTERNET
Internet helduentzako tresna berria den heinean, gazteontzat ez da hain berria. Gaur egun, sozietatearen parte edo kide sentitzeko interneteko sareak maneiatzea ezinbesteko da. Ez soilik, aisialdirako. Gaur egun tontorrean dagoen gai batekin lotuta “krisia”. Orain dela urte batzuk enpresara joan behar zen kurrikuluma entregatzeko edota enpresaren informazioaz jabetzeko. Gaur egun, interneten beharra dago. Beraz, argi daukagu gaur egun internetek duen garrantzia alor guztietan
Eskolan, internetek ere garrantzia handia dauka. Autonomia garatzeko, ume bakoitzak informazioa bilatu behar du interneten. Beraz hemen dator arazoa. Egun, hain garrantzitsua da internet non etxe guztietan horren beharra dagoela. Gurasoek nahiz eta etxetik kanpo lan egin edo umeen ondoan egon, ez daukate informazio larregi beraien seme-alabek zer kontutan sarturik dauden jakiteko. Eskolak, umeei interneten beharra eskatzen dizkie,beraz,lehen esan bezala bai informazioa bilatzeko bai ariketak egiteko honen beharra dago. Honen ondorioz, eta guzti hau aprobetxatuz umeek interneteko sare desberdinetan sartuta egoteko aukera izaten dute.
Guzti honek arrisku handia dakar,hots, lehen aipatu bezala gurasoek ez dakite umeak nola kontrolatu ea zer egiten ari diren jakiteko. Guzti honetatik dator, pornografiako web-en bisitak, sare sozialetan gezurrak esatea eta honek k dakarren ondorioak; bortxaketak, beldurra sentitzea, beste pertsona batzuen aldeko proposamen desegokiak.... Baina, nola heldu gaitezke gure seme-alabek zer egiten duten kontrolatzera, gaur egun baliabide ohikoa baldin bada internet?
Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario