miércoles, 18 de mayo de 2011

TEKNOLOGIA BERRIEN IKASTAROAK

Gure gizartean, kontuan izan behar dugu teknologia berriak askoz gehiago erabiltzen ari direla. Eskola 2.0 programari esker apurka-apurka ikastetxeetan sartzen doaz teknologia berriekin bat doazen hainbat elementu, esate baterako ordenagailuak, arbela digitalak etab.
Eskoletatik kanpo ere teknologi berrien gailentasuna nabaritzen hasi da, eta gizartea horri buruz konturatzeko hainbat ekintza eta ekitaldi egiten dira estatu osoan zehar.

Beraz, hurrengo informazio iturrietan ikastaro eta jardunaldi interesgarriak proposatzen dizuegu.

Teknologia berrien ikastaroa txoko-batzokian

Mallabiko Txoko-batzokiak teknologia berrien inguruko ikastaro bat antolatu du maiatzaren 29rako. Bertako arduradunek jakinarazi dutenez, poliki-poliki ikastaroak egiten hasteko asmoa dute eta Interneten ingurukoa izango da lehena.

Informazio gehiagorako klikatu hemen:

INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK ATALEKO IKASTAROAK HASTEKO PREST DAUDE

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) batez ere udako ikastaroengatik baldin bada ezaguna ere, urtean zeharreko ikastaroak bultzatzen dihardu, etengabeko prestakuntza urte osora eta batez ere herritar guztiei zabaltzeko asmoz. “Ordenagailua eta internet euskaraz” eta “Web dinamikoen garapena PHP eta MySQL erabiliz” dira Informatika eta Teknologia Berriak ataleko bi ikastaro interesgarri.

Gehiago jakin nahi eskero klikatu hemen:

Teknologia berriak eta euskararen erronka, Donostiako Udako Ikastaroetan

XXIII. Udako Donostiako Ikastaroetan, "Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez" mintegia ekainak 23tik 25era bitarte.
Gehiago jakiteko klikatu hemen:

Udako ikastaroak. Teknologia berrien inguruko eskaintza, eskariaren erakusle

Uda partean ugaritu egiten dira ikastaroak, hezkuntzaren inguruko topaketak, hitzaldiak, mahai inguruak. Horien artean, gero eta gehiago dira teknologiarekin, internetekin edo informatikarekin zuzenean edo zeharka lotuta daudenak. Benetako beharrari erantzuten al dio eskaintza zabal horrek?

Gehiago jakin nahi baduzu klik egin enlace honetan:


TEKNOLOGIA BERRIEN INGURUKO IKASTAROAK UDAN!

Gaur egun teknologia berriak hartutako garratzia izugarria da. Ukaezina da, teknologia berriek gure gizartean hainbat aukera eskaintzen dituztela. Hortaz, irakasleok trebeak izan behar gara ikasleei irakatsi ahal izateko.
Hurrengo informazio honetan oso interesgarriak suerta daitezkeen bi ikastaroen inguruko informazioa eskaintzen dizuegu.

Gehiago jakiteko klikatu hemen:

Scratch Eguna izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izango dute. Scratch programari esker egingo duten proiektuen bidez.

Gehiago jakiteko klikatu hemen:

No hay comentarios:

Publicar un comentario